KUP abesbatzak kontzertua egingo du igandean Urretxun
KUP abesbatzak kontzertua emango du igande honetan, 19:00etan, Urretxuko San Martin de Tours parrokian. Sarrera doan izango da.KUP 2003ko udaberrian sortu zuten musika «biziki» maite duten gazte batzuek. Euren helburua, musikaz gozatzea eta ahalik et...
KUP 2003ko udaberrian sortu zuten musika «biziki» maite duten gazte batzuek. Euren helburua, musikaz gozatzea eta ahalik eta kalitate handieneko musika eskaintzea da.
Abesbatzaren zuzendaria Gabriel Baltes da. Baltes abesbatzen zuzendaritza irakaslea da Musikenen, Euskal Herriko goi mailako ikasketen zentroan. Taldeko abeslariak gazteak dira, baina esperientzia handia dute eta goi mailako musika ikasketak egin dituzte. Hala, zailtasun eta konplexutasun tekniko handiko obrak interpretatzeko gai dira.
Jaialdi eta lehiaketa askotan parte hartu dute eta hainbat disko kaleratu dituzte. Gainera, sari asko lortu dituzte.
Aipagarrienak 2010. urteko maiatzean lortu zituzten, Tourseko (Estatu frantziarra) lehiaketan: sari nagusia lortzeaz gain, lehen sariak eskuratu zituzten ahots nahasietan, programa librean eta berpizkunde atalean. 2011n Europako Abesbatzen Sari Nagusian parte hartu zuten, Tolosan.
Urretxuko programa
Urretxuko San Martin de Tours elizan, Johannes Brahms, Felix Mendelssohn, Hugo Alfven, Anton Bruckner, Randall Thompson, John Pamintuan, Jospe Vila, Max Reger eta Josu Elberdin konpositoreen lanak abestuko dituzte.