Legazpiko Udala eta Gerdau akordio batera heldu dira enpresaren instalazioak erabiltzeko
2009an Gerdau enpresak Legazpin altzairua ekoizteari utzi zion eta langileak Basaurira bidali zituen. Ordutik, Legazpiko lantegia apenas erabiltzen da. Hori dela eta, Udalak, Gerdaurekin, Aldundiarekin eta SPRIrekin hitzarmen bat sinatu behar du. Hitzarmen honi esker, beste enpresa batzuei Gerdauren instalazioetan lan egiteko aukera emango zaie. Helburua lur eremu zabal horri erabilpena ematea da. Gaia asteazkeneko osoko bilkurara eramango dute eta, alderdiek ondo baderitzote, Udalak hitzarmena sinatuko du.