Elkarretaratzea deitu du Kaleratzeak Stop plataformak Ordizian biharko
Goierriko Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea deitu du biharko Ordizian. Igandean Miren Peña Ansoaingo (Nafarroa) 43 urteko bizilagunak bere buruaz beste egin ondoren, “bankuen jardunaren aurrean haserrea” agertuko dute. Bankuak Peñaren hipoteka negoziatzeari uko egin zion. Bihar 20:00etan bilduko dira Ordiziako Plazan.
Goizerako, bestalde, deialdia egin du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak pobreziaren aurkako dekalogoarekin bat egin duten gizarte eragile eta alderdi politikoekin batera 10:30ean Donostiako Boulverdardean. Pobreziaren aurkako neurriak soilik erakundeetan ez, kalean ere hartzeko eskatuko die.