Patxi Zubizarreta idazleak irakurleekin jorratuko du '50' eleberria, Lazkaon
Gerriko kultur elkarteak antolatutako Liluratura literatura-solasaldietako hurrengo saioa gaur (asteartea) izango da, 18:30ean, elkartean. Patxi Zubizarreta idazle ordiziarra gonbidatu dute, eta 50 eleberria izango dute mintzagai. Irakurle taldeak duela hilabete batzuk egin zuen iragarpena, eta solasaldian parte hartzeko liburua irakurrita joan behar da.
Zubizarretak berak (Ordizia, 1964) 50 urte bete zituen urtean argitaratu zuen 50 liburua (Txalaparta, 2014), urrian. Autobiografia literarioa da, nolabait: “Nire irakurketen sintesi bat da”, esan zuen, aurkezpen batean. Joseba piano-jotzaileak 50 urte bete izana ere bada beste erreferentzia bat. Nikolas idazleak eta Rafael pintoreak bainuetxe batean errezitaldia egitera gonbidatuko dute.