Markel Olano, Legazpin
Markel Olano EAJren Aldundirako hautagaiak Legazpi bisitatu du gaur, Koldobike Olabide alkategaiarekin. Goizean CIE Automotive enpresa eta Chillida Lantoki museoa bisitatu dituzte. Arratsaldean Erreizabal baserria bisitatu behar dute eta Nagusilan eta Buztintegi elkarteetako ordezkariekin elkartu behar dira. Ondoren, bilera egingo dute batzokian.
Olanok eta Olabidek enpresen garrantzia azpimarratu dute. Olanok, instituzioen laguntzarekin, Legazpik Gipuzkoako industrial izan duen pisua berreskuratu beharra duela esan du. “Azken lau urtetan ez da inolako politika ekonomikorik sustatu erakunde ezberdinen arteko elkarlanean, ezker abertzaleak ez duelako industria proiekturik eta ez duelako sektore honetan enplegua sortzeko apusturik egin”.