Irisgarritasuna eta zerbitzuak hobetuko ditu Renfek Beasaingo geltokian
EAJk Madrilen lortu duen hitzarmenaren barruan egingo dituzte lanak, 2015-2016 epealdian
Beasaingo tren geltokian dauden arazoei irtenbidea emateko helburuarekin, Madrilgo gobernuko Sustapen Ministerion onartu berri den planak Beasaingo geltokiak sortzen duen zarataren inpaktua gutxitzea, eta andenetako irisgarritasuna eta argiztapena hobetuko ditu Renfek. Zerbitzuan ere hobekuntzak egingo dituztela aurreratu dute EAJko ordezkariek, maiztasuna handituta.
Lortutako akordioaren berri eman dute Aitor Aldasoro Beasaingo alkategaiak , Joseba Agirretxea diputatuak, Maria Eugenia Iparragirre senatariak eta Isabel Sanchez Robles Kongresuko sustapen batzordean EAJren bozeramaileak. Azpimarratu dutenez, elkarlanean egindako lana izan da, EAJk Beasaingo Udalean duen ordezkaritzaren eta Kongresuko eta Senatuko taldeen artekoa. Aldasorok azaldu duenez, aipatutako arazoei “irtenbide egokia emateko” asmotan jarri ziren harremanetan Kongresuan eta Senatuan dituzten ordezkariekin, “gaia Madrilen nola kudeatu ikusteko”.
Sanchezek azaldu duenez, huek dira EAJren eskakizunak biltzen dituenak:
- Renferen trenbideak Beasainen sortzen duen ingurumen-zarataren inpkatua aztertzea eta hau arintzeko beharrezko neurriak hartzea.
- Argiztapena eta irisgarritasuna hobetzea geltokiko nasetan, geltokiko beheko igarobidean eta baita eskaileratan ere . Horrez gain, lehen eta bigarren nasak luzatzea eta beheko igarobidearen eta nasaren arteko igogailuak jartzea.
- Beasaindik igarotzen diren linean trenen maiztasuna handitzea, garraio publiko sarean trenaren erabilera bultzatzeko.













