Maiatzeko hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Beasaingo EH Bilduk
Koldo Agirre alkategaiaren ondorengo 19 izenen berri eta udal hauteskundeetarako prestatzen ari diren programaren berri eman dute koalizioko ordezkariek Igartzan. Zehaztu dutenez, azarotik ari dira programa prestatzen, eta datozen egunetan jasoko dute beasaindarrek EH Bilduren proposamenak biltzen dituen txostena.
Beasain eraldatzea izan dute helburu lau urte hauetan, eta horretan jarraitzeko asmoa agertu dute. Herri programa osatzeko eta lau urte hauetako balorazioa egiteko herritarren artean banatutako inkesta izan dute kontuan Zezilia Herrador ordezkariak esan duenez, eta horrez gain, bestelako bilerak egin dituztela ere gogorarazi du.
Lau urte hauetan EH Bilduk Beasainen “pauso garrantzitsuak” eman dituela gaineratu du Koldo Agirrek: “Kudeaketa eta egiteko modu berri bat jarri dugu martxan, eta ondo egiten ari gara. Kudeaketa zuzena eta gardena izan da, herritarren alde lan egiteko konpromisoarekin”. Datozen lau urteetarako prestatzen ari diren programaren inguruko aurerapen bat ere egin du alkategaiak: kirol mahai bat sortzea eta kultur mahaia indartzea, gazteekin elkarlanean udalaren eta gazteen arteko harremana sendotzea, euskara batzordea berreskuratzea, ingurumena eta landa garapena bermatzeko aurrekontu propioa, udaleko plantilla handitzea (arkitekto postu bat sortuz, adibidez), etxebizitza hutsak betetzea berriak eraiki beharrean edo eraikita daudenak zahar berritzeko hitzarmenak adostea herritarrekin, eta parte hartze prozesuekin jarraitzea.
Honako hau da EH Bilduk Beasaingo Udalerako zehaztu duen zerrenda:
- Koldo Agirre
- Garbiñe Zurutuza
- Aitor Larburu
- Amaia Barandiaran
- Aitor Martin Urteaga
- Zezilia Herrador
- Sergia Garaialde
- Mikel Olano
- Ainhize Lasa
- Gorka Apaolaza
- Eli Aranburu
- Jesus Mari Guzman
- Idoia Baztarrika
- Pello Arroyo
- Maite Sukia
- Fede Toledo
- Maialen Arrieta
- Aitor Mujika
- Irati Aldaz
- Aitor Furundarena