Ordiziako Udalak bat egin du Planetaren Orduarekin
Ordiziako Udalak bat egin du klima-aldaketaren kontra WWF erakundeak, Natura Babesteko Mundu Erakundeak, biharko, hilak 28, antolatu duen mobilizazio kanpaina orokor handienarekin: Planeta Ordua. Hala herriko eraikin esanguratsuenetako eta eraikin publikoetako argiak itzali egingo dira iluntzeko 20:30etik 21:30era.
Udalak dei egin die ordiziarrei euren etxeetako argiak itzali eta klima aldaketaren kontrako aldarrikapenarekin bat egin dezaten. Atzoko osoko bilkuran erabaki zuen udalbatzak deialdi hau egitea.