Partaidetzako aurrekontua Goierri behean nola garatuko den aurkeztu du Aldundiak
Partaidetzako aurrekontua Gipuzkoa osora hedatzeko Foru Aldundiak martxan jarritako egitasmoa aurkeztu dute gaur goizean Goiekin. Goierri beheko herrietan prozesua nola garatuko den aurkeztu du Iñaki Elizegi Herritarren Partaidetzarako teknikariak, Goiekiko Iker Galparsororekin, Igor Egurenekin eta Bakartxo Mendezekin batera. Atzo bertan, Urretxun aurkeztu zuten egitasmoa Goierri garaian nola garatuko den azaltzeko.
Herrietako batzarren egutegia
- Altzaga-Arama. Apirilaren 22an 20:00etan Artea Elkartean.
- Ataun. Apirilaren 14an 19:30ean, udaletxean.
- Beasain. Apirilaren 27an 18:30ean, Igartzan.
- Gabiria. Maiatzaren 7an 19:00etan, Kultur Etxean.
- Gaintza. Maiatzaren 4an 19:00etan, Kultur Etxean.
- Idiazabal. Apirilaren 16an 18:30ean udaletxean.
- Itsasondo. Apirilaren 29an 19:00etan udaletxean.
- Lazkao. Apirilaren 15ean 19:00etan, udaletxean.
- Legorreta. Apirilaren 28an 19:00etan Kultur Etxean.
- Mutiloa. Maiatzaren 7an 19:00etan, udaletxean.
- Olaberria. Apirilaren 23an 19:00etan gimnasioan.
- Ordizia. Apirilaren 13an 19:00etan udaletxean.
- Ormaiztegi. Apirilaren 20an 19:00etan, udaletxean.
- Segura. Maiatzaren 6an 18:30ean Kultur Etxean.
- Zaldibia. Maiatzaren 5ean 19:00etan, Kultur Etxean.
- Zegama. Apirilaren 21ean 18:30ean Kultur Etxean.
- Zerain. Apirilaren 22an 19:00etan Kultur Etxean.