«Gorroto dut ahulenen aurkako indarkeria»
Aholkulari lanetan dabil azken 19 urteetan, Nicola Foroni (Erroma, Italia, 1960). Eraldaketa prozesuak bideratzen ditu hainbat erakundetan, publikoetan zein pribatuetan, Euskal Herrian zein ...
Aholkulari lanetan dabil azken 19 urteetan, Nicola Foroni (Erroma, Italia, 1960). Eraldaketa prozesuak bideratzen ditu hainbat erakundetan, publikoetan zein pribatuetan, Euskal Herrian zein kanpoan. «Erakunde batek jendearekin proiektu bat egin nahi duenean, nire lana hori lortzen laguntzea litzateke».
Indibidualismo garaian, jendea parte hartzeko prest al dago?
Bai, baina ez da erraza. Kasu askotan, arazo zuzen edo sakon bat daukanean bakarrik. Erronka ikuspegi pertsonaletik parte hartzen hasi eta prozesuan ikuspegi komunitariora salto egitea da.
Zer egiten du italiar batek Zerainen?
Euskal Herrira maitasunagatik etorri nintzen. Landa eremuan bizitzeko erabakia hartu eta bila ibili ondoren, Zerain aurkitu eta aukeratu genuen.
Zaletasun bat.
Lagunentzat sukaldatzea,pizza eta tiramisua batez ere.
Liburu bat.
Eduardo Galeanoren Las venas abiertas de America Latina.
Musika talde bat.
Kantautoreak: Italiako Fabrizio De André eta Mejia Godoy nikaraguarrak, adibidez.
Janari bat.
Lasaña.
Edari bat.
Sagardoa edo lejia.
Oporretarako leku bat.
Erdialdeko Amerika.
Amets bat.
Mundu justu bat, esplotaziorik gabe eta berdintasunarekin.
Gorroto duzuna.
Ahulenen aurkako indarkeria.
Goierriko txoko bat.
Txindoki, urrutitik ikusteko, igotzeko ez horrenbeste!
Herriko alkate bazina…
Udal informazioa herritarren eskura jarriko nuke, ezer ezkutatu gabe. Eta herritar guztiak inplikatu Zeraingo etorkizuna askatasunez erabakitzeko.