Hilabeteetako auzolanaren ostean, hauteskundeetarako Herri Programa eta hautagaitza onartu zituen atzo, aho batez, koalizioaren herri batzarrak. Zerrendari dagokionez, esperientzia eta ilusioa, gaztetasuna eta aniztasuna biltzen dituen taldea osatu dute. Inma
Hilabeteetako auzolanaren ostean, hauteskundeetarako Herri Programa eta hautagaitza onartu zituen atzo, aho batez, koalizioaren herri batzarrak. Zerrendari dagokionez, esperientzia eta ilusioa, gaztetasuna eta aniztasuna biltzen dituen taldea osatu dute. Inma Albisua izango da alkategai edo zerrendaburua eta aldamenean Antziñe Biain, Josu Aztiria, Xabier, Barriola, Maitane Ormazabal, Pablo Irizar, Mikel Elgarresta, Montse García, Asier Eguren, Idoia Agirre, Sidi El Bounami, Iziar Txintxurreta eta Iker Mendizabal izango ditu, herri asanbladak hala onartuta.
Zerrendarekin batera, hauteskundeetarako aurkeztutako Herri Programari ere babes osoa eskaini zion asanbladak. Kolore guztietako zumez; gorri, berde, more, laranja… egindako aldaketarako saskia osatu dute, baina gardentasuna eta parte hartzea dira Zumarragarako beharrezkoa ikusten duten aldaketaren ardatzak.
The post
Inma Albisua izango da Zumarragako EH Bilduren alkategaia appeared first on
Otamotz.