Urteko azoka berezien egutegiari hasiera emanez, Artzain Eguna ospatzen ari dira gaur Ordizian. Gazta berriaren aurkezpena egin dute denboraldiaren hasiera iragarriz leporaino bete den udaletxeko areto nagusian. Josean Alija Bilboko Guggenheimeko
Lazkaoko Bordaberri gaztandegiarentzat izan da kalitate-erregulartasun saria.
Nerua Jatetxeko sukaldariak ebaki du Ixidro Sukia Lazkaoko artzainaren gazta. “Garbia, naturala, kultura baten esentzia, tradizio baten sustraia”, hala definitu du Bilboko sukaldariak dastatu duen gazta. “Udaberria datorkigu eta produktu magikoa dugu. Gaztarik gabe sukaldariak ez ginateke ezer izango”.
Ekitaldi berean gaztaren kalitate-erregulartasun saria jaso du Ixidro Sukia ataundarrak; Lazkaoko Bordaberri artegian egiten du gazta. “Ezustean” jaso zuen sariaren albistea orain aste batzuk telefonoz; “urduri baina pozik” jaso du gaur Idiazabal Jatorri Izendapenaren diploma gaur Ordizian. Erregulartasun saria eraman dute baita ere Sunbillako (Nafarroa) Lizun gaztandegikoek. Hamargarrenez eskuratu dute izendapena; aurtengoan Arkaitz Larrartek jaso du diploma.
Transhumantzia irudikatuz
Udaberriarekin batera, artzainen eta artaldeen goiko larreetarako bidea irudikatuz, 2.000 ardi inguru pasa dira Ordiziako erdigunetik. Jendearen ikusmina piztu du beste urte batez ardien paseak, kale ertzetan ez zen inor gehiago kabitzen. Argazki kamerak eta mugikorrak eskuetan momentua jasota eraman dute askok. Gaur egun garraioak ematen dituen aukerei esker, ahaztuta gelditu den pasadizioa bizitzeko aukera izan da kaleetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.