Legazpiko Udalak koordinazio soziosanitarioko protokoloa sinatu du
Legazpiko Udalak koordinazio soziosanitarioko protokoloa sinatu du, Goierri-Urola Garaiko osasun erakundearekin, Beasain, Azpeitia eta Zumarragako osasun mentaleko zentroekin, Donostia unibertsitate ospitalearekin eta Aldundiarekin. Ekimen honen helburua esparru soziosanitarioa koordinatzean sortzen diren egoerak arautzea da. Protokolo hau sinatu duten guztiek, beraien ardurapeko esparruan dauden herritarren beharrei erantzuteko konpromisoa hartu dute.