
Aurten ere Legazpiko Udalak bere egutegiarekin antolatutako zozketa antolatu du. Hilero galdera bat egiten du. Galderak legazpi.eus webgunean jartzen dituzte eta erantzunak egutegian daude. Martxoko galdera honako hau zen:
Jakin badakit orain oporretan zaudetela zuetako asko, baina nire ondotik pasa gabe ez zarete urrutira iritsiko. Nor naiz? Erantzun zuzena
gasolina zerbitzugunea zen. Zozketa Tomas Guerrak irabazi du. 50 euro jaso ditu, herriko dendaren batean erosketak egiteko. Apirileko galdera honakoa da:
Hiru bazkidek abiarazitako proiektua. Nafarroa kaleko lekurik garbiena.