Itsasondoko auzoan bi egunez asteburuan eta Olaberrin larunbatean festetan murgilduko dira
Urkia auzoan erromeria giroan dantzan. Joxe Luis Aranburu
Prest dituzte jaietako egitarauak Itsasondoko Urkia auzoan eta Zegamako Olaberrian. Erromeria giroa nagusituko da bietan eta tokak ere bere tokia izango du. Urkian goizez eta arratsaldez arituko dira toka txapelketan eta Olaberrin ere lehiatuko dira, izan ere, Zegamako festetan ere Olaberrikoek dute toka txapelketa antolatzeko ardura.
Urkia auzoko jaietako afari nahiz bazkarira joateko asmoa dutenei aurrez izena emateko eskakizuna egin diete jai batzordekoek. Izena emateko 943 88 93 67 telefonora deitu daiteke. Olaberriako herri bazkariko txartelak Mordoxka tabernan har daitezke. Urkian bertako baserri bateko antxume bat zozkatuko dute igandean, 20:00etan.
Egitarauak
Urkia (Itsasondo)
Maiatzak 2, larunbata.
- 18:30ean 32. Mus txapelketa.
- 21:00etan lagun arteko afaria.
- 23:00etan erromeria Laja eta Mikel trikitilariekin.
Maiatzak 3, igandea.
- 10:00etan meza nagusia.
- Ondoren, hamaiketakoa Epelde eta Lujurdio trikitilariek alaituta.
- 14:30ean bazkaria.
- 16:30ean 32. Toka Txapelketa.
- Ondoren, erromeria Epelde eta Lujurdiorekin.
Olaberria (Zegama)
Maiatzak 2, larunbata.
- 11:00etan txupinazoa.
- Ondoren, toka txapelketa. 14:00etan bazkaria bertsolari eta trikitilariekin.
- Ondoren, ume jolasak.
- 16:30ean toka txapelketa.
- 18:30ean festari agurra.