Maiatzaren 9an jarriko da martxan Goierri beheko autobus zerbitzua berria
"Aldaketa erabatekoa" izango da. Lineak egokitu eta berriak sortu dira: eskualdeko 11 lineetatik 7 arruntak dira, 3 eskaripekoak eta 1 gauekoa
- Linea kopurua. Lineak egokitu eta berriak sortu dira. Eskualdean hasten edo bukatzen diren 10 linea daude eta eskualdetik pasatzen den beste 1. Eskualdeko 11 lineetatik 7 arruntak dira, 3 eskaripekoak eta 1 gauekoa.
Lineak eta ordutegiak: 1. Zaldibia-Ordizia-Beasain-Ihurre-Segura-Zegama. 2. Idiazabal-Ihurre-Beasain-Ordizia-Lazkao. 3. Olaberria-Lazkao-Beasain 4. Legorreta-Itsasondo-Ordizia-Beasain-Lazkao-Ataun 5. Lazkao-Ordizia-Beasain-Ormaiztegi-Ezkio-Itsaso-Zumarragako ospitalea. 6. Gabiria-Ormaiztegi-Itsaso-Ezkio-Zumarraga. 7. Altzaga-Arama-Ordizia-Itsasondo. 8- Mutiloa-Zerain-Segura. 9. Gaintza-Ordizia. 10. Donostia-Tolosa-Zumarraga-Bilbogoierri-eskuorria
- Kilometro kopurua. Orain arte 287.119 km egiten zituzten autobusek eta zerbitzu berrian 1.376.534 km egingo ditu.
- Loturak eskualdean: Ordutegiak luzatu dira, goizean goizago eta gauean beranduago eta maiztasuna areagotu da. Eskualdeko herri nagusiak lotu ira, hainbat linea konbinatuz, Lazkao, Ordizia eta Beasain artean 15 minuturo izango dira loturak. Herri txikien eta handien arteko zerbitzu gehiago jarri dira.
- Ospitalera loturak: Zumarragako ospitalera zerbitzuak areagotu dira langileak, familiak eta gaixoak kontuan hartuta. Orduro egongo dira zerbitzuak.
- Koordinazioa: Renfeko trenaren ordutegiarekin (batez ere Donostiako norabidean), ikastetxeetako ordutegiekin, beste lineen ordutegiekin, batez ere Zumarragako ospitalekoarekin.
- Gaueko zerbitzuak: Jaietako zerbitzua jarriko da eta gauetako zerbitzua hobetu da.