Jose Migel Santamaria alkategaiak "ordiziarren interesak" defendatuko dituen "talde sendoa" osatu dutela azaldu du
Ordiziako EAJ-PNVk “aldaketa” bultzatu nahi duen “talde berria” aurkeztu du. Jose Migel Santamaria hautagaiaren esanetan, “Ordiziarekin duten konpromisoa” eta “lanerako ilusioa” dira taldearen ezaugarri nagusiak. Hala, EAJ herritarrei “egonkortasuna eskaintzen dien alderdi sendoa” dela eta “Ordiziak behar duen aldaketa gidatuko duen taldea” dela berretsi zuen.
Aurkeztu duten taldean “profil desberdinetako emakume eta gizonezkoak” daudela azaldu zuen, afiliatuak zein independenteak. Herriari dagozkion arlo garrantzitsuenetan (gizartea, ekonomia, merkataritza, kultura eta kirola) esperientzia izateaz gain, “hurbiltasuna, entzuteko eta oharrak hartzeko gaitasuna, umiltasuna eta zintzotasuna” eskaintzen dituztela dio Santamariak. “Gure helburua ordiziarren interesak defendatzea da, Ordizia hazi arazteko. Eta horretarako jende serioa behar da”.
Hauteskunde programa osatzen ari direla eta “laister batean” aurkeztuko dutela azpimarratu zuen. Baita hori osatzeko, Ordizia Elkarrekin ekimenaren baitan egin duten bilera sorta ere; auzoetako bileretan nahiz KafeSare ekimenean parte hartu zuten herritarrei esker on agertzearekin batera.
ORDIZIAKO EAJ-PNV
- Jose Migel Santamaria
- Maria Angelica Moreno
- Arantxa Fernandez
- Bittor Bolinaga
- Arantxa Fernandez.
- Bittor Bolinaga.
- Jose Ignacio Iturrioz.
- Joseba Aranburu.
- Arantxa Garin.
- Miren Iturrioz.
- Judith Otegui.
- Mikel Iturrioz.
- Inmaculada Goiburu.
- Juan Vicente Erauskin.
- Mª Dolores Imaz.
Ordezkoak:
- Miren Karmele Ormazabal.
- Ion Churruca.
- Maria Teresa Iraeta.