Zumarragako EAJk hautagai zerrenda aurkeztu du
Zumarragako Legazpi dorretxean egin dute hitzordua udal hauteskundeetara aurkezten diren EAJko zerrendako kideek. Iñigo Peñagarikano buru duen zerrendako hautagaiak honakoak dira: Iñigo Peñagarikano Josu Idigoras Josune Aranguren Andoni Ormazabal Raquel
The post Zumarragako EAJk hautagai zerrenda aurkeztu du appeared first on Otamotz.
Zumarragako Legazpi dorretxean egin dute hitzordua udal hauteskundeetara aurkezten diren EAJko zerrendako kideek. Iñigo Peñagarikano buru duen zerrendako hautagaiak honakoak dira:
- Iñigo Peñagarikano
- Josu Idigoras
- Josune Aranguren
- Andoni Ormazabal
- Raquel Blanco
- Itziar Urzelai
- Xabier Soraluze
- Arantxa Gabiria
- Josu Iturbe
- Miren Lourdes Bereziartua
- Aitor Esnal
- Arantxa Urdangarin
- Javier Ibarzabal
- Ramon Aranzabal
- Maria Jesus Berasategi
- Jose Luis Ruiz
Peñagarikanok zerrendan adituak eta arituak ere badaudela esan du. Irakaskuntza, osasungintza, aurretik zinegotzi eta alkate izandakoak, kultur arloko pertsonak… Denei eskerrak eman dizkie alkategaiak. EAJren programa izango denaren hiru zutabe jakitera eman ditu Peñagarikanok:
Parte hartzea eta gardentasuna. Zumarragako Udalean atzera egin dela esan du. Barne araudia aldatu dute sozialistek eta aldaketa horrek “udal jardunean bere onena ematea eragotzi die pertsona askori”. Jeltzaleek atzera botako lukete araudia eta aurrekoa berreskuratuko lukete.
Lankidetza. Peñagarikanoren hitzetan umiltasunetik, harrotasun eta prepotentzia alde batera utzita, inguruko herriekin hautsitako harremanak berreskuratzearen alde agertu da. Ezkio-Itsaso eta Legazpi aipatu ditu, baina, batez ere, Urretxurekin harreman ona izatea ezinbestekoa dela uste du.
Gazteak. Zutabeen artean garrantzitsuena dela dio Peñagarikanok. Gazteek ez dituztela aukerarik azpimarratu du, “ez lanerako ezta etxebizitza bat izateko aukerarik ere”. Arazoa sakonean aztertu dutela dio, eta hiru proposamen zehatz egin ere: prestakuntza, etxebizitza lortzeko eskubidea bermatu eta enplegua. Peñagarikano:
Gazteak gure etorkizuna dira eta atzera uzten baditugu gure etorkizuna ukatzen ari gara.
The post
Zumarragako EAJk hautagai zerrenda aurkeztu du appeared first on
Otamotz.