Hauteskunde programa aurkeztu da, "aldaketaren bidean sakontzeko" proposamenak jaso ditu
Idoia Baztarrika, Aitor Mujika, Amaia Barandiaran, Koldo Agirre, Irati Aldaz, Aitor Larburu eta Zezilia Herrador
Beasaingo EH Bilduk udal hauteskundeetarako programa aurkeztu du, herritarrak eta herritarren ongizatea ardatz dituen programa. “Beasainen ere kudeaketa eta egiteko modu berria jarri dugu abian eta aldaketa horretan sakontzeko konpromisoa hartu dugu gure herri programan. Zentzu honetan, aldaketa politikoarekiko eta sozialekiko konpromiso irmoa dugu”, adierazi dute EH Bilduko kideek.
“Aldaketaren bidean sakontzeko proposamenak jaso ditugu Herri programan”. EH Bilduk aurreratu duenez, programak honek ez du proposamen populistarik jasotzen eta ez gatoz herriarentzat gai estrategikoak direnak besteak beste gureakk egitera. Herritarrekin eta herritarrentzako lana egiteko egon gara hemen eta horretarako egongo gara datozen lau urteetan ere”.
EH Bilduren lehentasunen artean, parte hartzea, ongizatea, mugikortasuna eta euskara daude. “Azken batean, Beasainen ere martxan dugun aldaketan sakontzeko eta martxatrasik ez sartzeko proposamenak dira gure herri programak jasotzen dituena.
** Ikusi
Herri programa_2015
Herritarrak garaile
“EH Bildurekin, herritarrok gara garaile: herritarren %100aren mesedetan jarduten baitu EH Bilduk. Horrela aritu gara lau urte hauetan eta horrela egingo dugu aurrerantzean ere. Gure politikak ez dira herritarren %1a osatzen duen elitearen mesedetan, herritar guztien mesedetan baizik”.
Egungo testuinguru ekonomikoaren harira, “gure lehentasunetako bat krisiaren ondorioei aurre egitea da, herritar bat bera ere ez dadin bizitza duinetik kanporatua izan”. Zentzu horretan, “premisa nagusi batek gidauko du lan lerro hau: murrizketa sozialik ez”.
Herritarren parte hartzea
Era berean, esparru guztietan herritarrak “erabakiaren jabe izatea nahi dugu. Demokraziaz ari gara. Guztia erabaki nahi dugu, politika sozialak, ekonomikoak, fiskalak, linguistikoak, kulturalak… dena erabaki nahi dugu, dena aldatzeko”. Zentzu horretan, “herritarren hitzak eta erabakiak izan behar du gure jardunaren oinarria eta 4 urte hauetan parte hartzearen alorrean emandako pausoetan sakontzea da gure helburua.
Ustelekeria 0
EH Bildu “‘Ustelkeria 0’ bermatzen duen bakarra” dela dio. “Herritar guztiona den diru publikoarekin arduratsu jokatzen dugu. Herritarren duintasuna bermatzeko zerbitzu publiko eta sozialak bermatzea da gure lehentasuna, beraz, diru publikoa arduraz kudeatzen dugu, justifikatu gabeko gain-kostuak, gain-soldatak, lagunkeria eta klientelismoa ekidinez”.
Ekitaldia maiatzaren 9an
Maiatzaren 9an hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du EH Bilduk. Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da 12:30ean.