Gazte lokalak insonorizatu beharko dira Urretxun
Osoko bilkurak emandako gai mamitsuena gazte lokalari lotutakoa izan da. Aurrerantzean gazte lokalak zarata igorle gisa hartuko dituzte eta zarataren gaineko dekretuak agintzen duen insonorizazio minimoa bete beharko dute. Hiru
The post Gazte lokalak insonorizatu beharko dira Urretxun appeared first on Otamotz.
Osoko bilkurak emandako gai mamitsuena gazte lokalari lotutakoa izan da. Aurrerantzean gazte lokalak zarata igorle gisa hartuko dituzte eta zarataren gaineko dekretuak agintzen duen insonorizazio minimoa bete beharko dute. Hiru ondorio izango ditu ordenantza aldaketak: jabeek gazte lokal gisa alokatu nahi dituzten lonjak insonorizatu egin beharko dituzte, atari bakoitzeko lokal bakarra egongo da –egun gehiago badaude ez dira itxiko baina baten bat libratuz gero ez litzateke berriz jarduera horretarako irekiko– eta lokalen ordutegia zabaltzeko aukera.
Unai Badiola udal gobernuko kideak azaldu du ordenantza aldaketaren nondik norakoa. Urretxuko Udalak 2014ean sortu zuen gazte lokalen jarduna arautzeko ordenantza eta orduz geroztik jarraipena egin diote bizilagunen eta lokaletako gazteen arteko oreka ez delako beti erraza izan. Hirigintza batzordean behin eta berriro zalantzak sortu dituen gaia dela esan du Badiolak.
Labeagako bizilagun batzuek ordenantza aldatzeko eskaera egin zioten udalari. Aldaketaren muina insonorizazioaren beharra zen. Udal gobernuak gaia landu du eta inguruko herrietan zer egiten den aztertu dute. Apirilean proposamen bat luzatu diete alderdiei. Hain zuzen, gaurko osoko bilkurara eraman dutena.
Alderdi guztiek aldeko botoa eman diote egitasmoari. Dena dela, guztiek lanean jarraitzeko gai bat dela esan dute. EAJko Itziar Agirrek lokal gehienek ordenantza ezingo dutela bete eta bizilagunen deskantsoa zein gazteen aisialdia uztartzeko bideak aurkitzeko lanean jarraitu beharko dutela esan du. H11ko Josean Tellezek neurria balekoa den edo ez praktikak eta egunerokoak esango duela adierazi du, “betetzea ezinezkoa bada irtenbideren bat aurkitu beharko dugu”.
Alderdi guztiak bat etorri dira.
The post
Gazte lokalak insonorizatu beharko dira Urretxun appeared first on
Otamotz.