Erronka nagusiak, bere uste, pertsonekiko arretan sakontzea eta ingurumenarekiko konpromisoa indartzea dira
Zegama Lantzen
Maiatzeko udal hauteskundeetan Joseba Izagirren izango da Zegama Lantzeneko alkategaia. Zortzi urtez aritu da zinegotzi lanean eta bere lantaldearen iritziko, datorren agintaldian Zegaman izango dituzten erronka nagusiak hiru dira: pertsonekiko arreta eta jarraipena sakontzea –bereziki, gazteekiko eta adinekoekiko–, ingurumenarekiko konpromisoa indartzea eta udal azpiegituren zaintza areagotzea.
Zerrenda osoa: Pili Elorza, Izaskun Igoa, Ibon Zabaleta, Juan Jose Gorrotxategi, Emilio Txurruka, Maite Rodrigo, Julian Beloki eta Lierni Ortiz. Ordezkoetan: Nora Imaz, Julian Iraola eta Rosa Begiristain.