Sasieta eta Barrenetxea dira Itsasoko zinegotzi hautagaiak
Prozesu parte hartzaile baten bitartez aukeratu dituzte Ezkio-Itsasoko zerrenda bateratuaren hautagaiak
Ezkio-Itsason maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko den zerrenda bateratuaren Itsasoren zinegotzi hautagaitza nortzuk osatuko duten erabaki dute itsasoarrek. Hain zuzen, Gorka Sasieta eta Jose Mari Barrenetxea aurkeztuko dira; Xabier Elgarresta erreserbako zinegotzia litzateke.
Itsasoarrek prozesu parte hartzaile bat burutu dute beren ordezkariak aukeratzeko. Prozesuaren balorazio «oso positiboa» egin dute. 98 herritarrek parte hartu dute Itsason eta Alegin jarritako hautetsontzietan; bietan antzeko emaitzak atera zirela azpimarratu dute. Guztira 34 itsasoar bozkatu zituzten lehenengo bozketan. Prozedurari jarraiki, bozkatuen artean aukeratu zuten bigarren erronda batean, eta Pilare Muxikak uko egin ondoren, zinegotzi hautagaitza zerrenda osatu zuten.
Xehetasun gehiago bihar, Goierriko Hitzan.