Autodeterminazioaz mahai ingurua egingo dute bihar Gabirian, Idoia Ormazabal eta Eneko Goiarekin
Gure Esku Dago dinamikaren Gabiriako taldeak mahai ingurua antolatu du biharko. Eneko Goia EAJko kidea eta Bilduko Idoia Ormazabal izango dira hizlariak, eta Eneritz Gorrotxategi Gabiriako kazetariak dinamizatuko du bi politikarien arteko hizketaldia.
Gure Esku Dagoren ibilbidea biltzen duen Jostunak dokumentalaren aitzakian antolatu dute mahai ingurua, erabakitze eskubidearen inguruan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Jostunak ikus-entzunezkoa ematen 18:30ean hasiko dira, kultur etxean, eta ondoren izango da politikarien arteko mahai ingurua.