Bihar egingo dute Beasaingo Igartzako Errotan; 11 gaztek jarriko dituzte salmenta postuak
![Bitxiak ikusteko aukera ere izango da Igartzako Errotan.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/05/Bertako_market.jpg)
Bitxiak ikusteko aukera ere izango da Igartzako Errotan.
Beasaingo Igartzako errotak ez ohiko irudia izango du bihar egun osoan. Artista, diseinatzaile, sortzaile eta denda bereziak ezagutzera emateko helburuz, Kimmu taldeak bigarren Bertako Market azoka egingo du. Lehenengoa, Donostian egin zuen. 11:30etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita azoka.
Mondragon Unibertsitateko Lidergo, Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikasle talde batek sortutako egitasmoa da Bertako Market. Kimmu enpresa sortu dute beraien proiektuak aurrera eramateko. Azokaz gain, gastronomia eta musika inguruko proiektuak ere ari dira bideratzen.
Bertako Market azokaren proiektuarekin denda txikien, artisten eta sortzaileen arteko komunitate bat sortu nahi dute; elkar laguntzeko eta elkar ezagutzeko. Horregatik, herri eta herrialde desberdinetako sortzaileak elkartzen saiatzen dira azoka bakoitzean. Beasainen parte hartuko duten kide gehienak gipuzkoarrak dira baina bizkaitar bat eta nafar ere badago. Tartean, bi goierritar ere bai.
Hamaika sortzaile, artista eta diseinatzaile
Kimmuko kideek jakinarazi dutenez, hamaika postu jarriko dituzte Beasaingo Igartzako errotan. Era guztietako produktuak salduko dituzte. Parte hartzea ziurtatu dutenak ondorengoak dira:
– O ala O, diseinatzaile tolosarra.
– Pauma, Usurbilgo denda.
– Sasipeko uztak ekoizpen ekologikoa, izatez Oriokoa baina Abadiñon bizi da eta bertan egiten du bere jarduera sasipeko uztekin.
– Katy Quiles, Iruñeako diseinatzailea.
– Arte & Handcraft- Luz Alvarez, Erasungo pitxigilea.
–Koate Kamixetak, Legorretako Imanol Aizpuru.
–Kakito moda, Donostiakoa.
–Miluta poltsak, Hernanikoak eta Eibarkoak.
–The Bohemian korner poltsak, Donostiakoak.
–Una mamá en las nubes, Urnietakoa.
–Kutz belarritakoak, Beasaingoak.