Bi lagun zauritu dira Idiazabalen izandako istripu batean
Idiazabalen kamoi batek izandako istripuan zauritutako bi lagun ospitalera eraman behar izan dituzte gaur goizean. Guraizearena egin du kamioiak eta N1 errepidea erabat moztuta gelditu da. Goizeko 6:40ak aldera gertatu da istripua eta handik ordu erdi ingurura lortu dute errai bat irekitzea.