Ireki dute Axari Trail proban izena emateko epea
Ibilbide luzea eta motza egongo dira aukeran
Kirolprobak webgunearen bidez egin behar da, eta aurreko edizioetan bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da bi kasuetan. Proba luzean 18 urtetik gorako edonork parte hartu ahalko du, eta gehienez 250 korrikalarik parte hartu ahalko du. 15 eta 17 urte bitartekoek, proba motzean parte hartu beharko dute derrigor, eta beti gurasoen baimenarekin. 100 korrikalarin jarri dute ibilbide motza egiteko parte hartzaile kopuruaren muga. 18 urtetik gorakoek bi proben artean aukeratu ahalko dute.
Probaren amaieran herri bazkaria egingo dute aurten ere. 1000 lagunentzako lekua egongo da, korrikalariek doan izango dute, eta laguntzaileek bi euro ordaindu beharko dute. Dortsalak jasotzerakoan oraindu behar da bazkarirako txartela. Informazio gehiago Axari Trail probaren webgunean dago.
Axari Trail Mikel Garmendiaren Memoriala irailaren 13an izango da aurten eta probarako izena emateko epea ireki dute jada antolatzaileek. Aurtengoa hirugarren Axari traila izango da, eta bi ibilbide egongo dira aukeran, luzea eta motza. Ibilbide luzeak 25,4 kilometroko luzeera du, eta motzak 16,4 kilometrokoa.
Bi probetarako izen ematea