Ordiziako eta Urretxuko udalek Lurraldekar sistema bultzatzeko protokoloa sinatu dute
Foru Aldundiaren Lurraldekar, autoa partekatzeko sistemarekin bat egin dute Gipuzkoako zortzi udalek
Lurraldekar – Auto bat izan ez eta noizean behin erabiltzeko premia duenarentzako. – Autoa oso gutxi erabili, eta berau izateak kostu handia suposatzen duenarentzako. – Bigarren autoa erostearen posibilitatea aztertzen ari direnentzako. – Noiz behinka auto moda desberdin baten beharra dutenentzako.Orain aldundiak, proiektuaren garapen teknologikoa lantzeko esleipen prozesua jarriko du martxan eta udazkenerako, irail-urri aldera prest egotea aurreikusten dute. Era berean, www.lurraldekar.eus webgunea ere jarri du martxan. Sistema horren bidez erabiltzaileak elkarrekin harremanetan jarriko dira, baldintzak zehazteko, erreserbak egiteko eta abar. Udalek, bien bitartean, Lurraldekar proiektua zabaltzeko guneak jarriko dituzte, eta programan parte hartzen duten herritarrei hobariak edo abantailak emateko aukerak aztertuko dituzte.