Endika Igartzabalek, Gorka Azkaratek eta Gorka Maizek hartuko dute parte; Julen Agirrek, Mikel Tapiak eta Asier Sasietako Antzuolan abestuko dute larunbatean
Igandean Idiazabalgo Guraso Elkartea bete egin zen bertsolariak entzuteko.
Pasa den asteburuan abiatu zen
Gipuzkoako bertsolari txapelketako kanporaketa fasearen lehen itzulia; 38 bertsolari dabiltza Gipuzkoako txapelketa jokatzeko txartela lortu nahian.
Goierriko bertsolariei dagokionean, sei goierritarrak izango dituzte saioak asteburuan. Larunbatean, 11:30ean, Antzuolan ariko dira
Julen Agirre beasaindarra eta
Mikel Tapia ataundarra. Arratsaldeko saioan, berriz,
Asier Sasieta.
Larunbatean Zaldibian ere kanporaketa saioak jokatuko dira Herri Antzokian. 11:30ean,
Endika Igartzabal gabiriarrak hartuko du parte, Joritz Bastarrika, Gorka Etxeberria, Manex Mujika, Aitor Urbieta eta Izarne Zelaiarekin batera.
Arratsaldeko saioan beste bi goierritar lehiatuko dira:
Gorka Azkarate urretxuarra eta
Gorka Maiz gabiriarra. Ondoan izango dituzte, Egoitz Aizpuru, Maider Arregi, Eneritz Artetxe eta Imanol Lizarazu bertsolariak.
Asteburuko emaitzak
Aurreko asteburuan 11 goierritarrek osatu zituzten lehenengo itzuliko saioak. Bigarren itzulia maiatzaren 30etik aurrera jokatuko dute; 30 txartel daude jokoan.
Goierritarrak honela gelditu ziren sailkapenean:
5. Gemma Urteaga beasaindarra.
7. Antton Fernandez urretxuarra.
8. Amaia Iturriotz urretxuarra.
9. Aratz Igartzabal gabiriarra.
12. Jon Iturrioz segurarra.
16. Mikel Iturriotz urretxuarra.
17. Maialen Akizu urretxuarra.
21. Beñat Torres urretxuarra.
27. Aitor Irastortza zaldibiarra.
32. Odei Lopez legorretarra.
34. Eneko Araiztegi segurarra.