Gudan, presondegian, Tarifan, Valle de Los Caidosen, Malagan... toki bakoitzean utzi du aztarna Beizamako gudari ordiziarrak. Urolako Kostako Hitzak hitz egin du Garmendiarekin.
E.Albizu Lisaso/Urola Kostako Hitza
Kafe hutsa hartzen du
Mikel Garmendia Olaziregik (Donostia, 1915), nolabait, oroitzapenez betetako burua orekatzeko. Donostian jaioa, lau urterekin Ordiziara joana, eta Espainiako estatuko hamaika txokotan izana. Goierritarra da bihotzez Garmendia, han eta hemen ibili bada ere. Mendea bete berri du Beizaman bizi den ordiziarrak, eta urteak baino istorio gehiago daramatza soinean. Gerra, kartzela, soldadutza, Valle de Los Caidos deritzon infernua eta Andaluziako bizitza ezagutu zituen, besteak beste.
Azken urteetan oroitzapen bat du, bereziki, oso presente buruan eta ahoan. Hala diote ingurukoek, eta berak ere sarri-sarri ekartzen du gaia: gerran galdu zuen kide andoaindarra. Edozer elkarrizketatan oroitzen da gudari hartaz. Lagun hura pertsona “beldurrik gabea, argia eta ausarta, benetan ausarta” zela dio Garmendiak behin eta berriz. Hura aipatzearekin batera, “zorteko gizona” dela dio, bere buruaz ari da; gudan eta bizitzan “zorionekoa” izan dela nabarmendu nahi du.
Urolako Kostako Hitza izan da Mikel Garmendiarekin hizketan.