Sarralden lan egin zuen langile bati lanerako ezintasun iraunkorra eman diote
Donostiako epaitegiak gizarte-segurantzaren institutu nazionala (INSS) eta Asepeyo mutua langileak lanerako ezintasun iraunkorra duela onartzera behartu ditu. Langileak Acabados Txandabila enpresan lan egiten zuen 2008tik ea 1973tik 2007ra Urretxuko Fundiciones
The post Sarralden lan egin zuen langile bati lanerako ezintasun iraunkorra eman diote appeared first on Otamotz.
Donostiako epaitegiak gizarte-segurantzaren institutu nazionala (INSS) eta Asepeyo mutua langileak lanerako ezintasun iraunkorra duela onartzera behartu ditu. Langileak Acabados Txandabila enpresan lan egiten zuen 2008tik ea 1973tik 2007ra Urretxuko Fundiciones Urretxu (Sarralde) enpresan lan egin zuen.
Lehen mailako silikosia eta neumokoniosi sinplea ditu amiantoarekin lan egin zuelako. Gainera, Txandabila enpresan burdin, manganeso, kromo eta nikelarekin lan egin du. Hori dela eta, bere postuan aritzeko ezgaitasuna aitortu zioten. Gainera, ezin zuen beste postu batean aritu, Txandabila enpresako postu guztietan materia toxikoetatik gertu lan egiten dutelako.
Hala ere, INSSren Gipuzkoako bulegoak ez zion lanerako ezintasun osoa eman. Hori dela eta, CCOO sindikatuak epaitegietara jo zuen. Sindikatuak bere poza azaldu du lehen mailako silikosia ezgaitzaile bezala onartu dutelako, postu seguru bat eskaini ezin den kasuetan. Kaleratzearen alternatiba duina dela diote.
The post Sarralden lan egin zuen langile bati lanerako ezintasun iraunkorra eman diote appeared first on Otamotz.