Iruzurgileek adineko jendea izan ohi dute jomugan
Iruzur kasu baten berri eman du Lazkaoko Udaltzaingoak, eta herritarrei adi egoteko eskatu die. Azken boladan, «besarkada solidarioa deritzon irizur motaren bi kasu» atzeman dituzte Lazkaon. Herriko lekuren bati buruz galdetu, eta ondoren, esker ona adierazteko, besarkada bat ematen diete lagundu dieten herritarrei; udaltzainek azaldu dutenez, une hori aprobetxatzen dute lapurreta egiteko. Gainera, udaltzainen arabera, iruzurgile horiek «adineko jendea izan ohi dute jomugan».
Bestalde, «etxeetara txirrina joaz gerturatzen direnekin ere kontuz» ibiltzeko eskatu dute, eta «errebisioa edo kontratuan aldaketak egiteko aitzakiarekin» badatoz, aterik ez zabaltzeko eskatu diete herritarrei. Izan ere, «egin beharrekoak eta ofizialak badira aurrez gutun bidez edo telefonoz jakinaren gainean jarri ohi dute bezeroa».
Hala, Lazkaoko Udaltzaingoak, bi iruzur mota horien aurrean adi ibiltzeko aholkua eman die herritarrei.