Bi lagun atxilotu dituzte Ordizian diru-laguntzetan ustez iruzur egiteagatik
Diru sarrerak beramatzeko errentan iruzur egitea leporatuta, sei lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, horietako bi Ordizian. Iruzur egiteko sare bat osatuta zutela uste dute ertzainek eta guztira 375.000 euro jaso zituztela.
Segurtasun sailak ohar bidez jakinarazi duenez, gaur goizean egin dituzte atxiloketak.