«Herriko alkate banintza? Egiten dudan lana ondo egiten nahikoa lan badut!»
Goizeko bostetan hasten da Goierriko Hitza eta GoiBerri Lazkaon banatzen Niko Aiestaran (Zaldibia, 1963). Ondoren Seguran eta Zegaman egiten du banaketa, ordutegia dela ...
Goizeko bostetan hasten da Goierriko Hitza eta GoiBerri Lazkaon banatzen Niko Aiestaran (Zaldibia, 1963). Ondoren Seguran eta Zegaman egiten du banaketa, ordutegia dela eta, harremanetarako aukera gehiago du bi herri horietan. Banatzaile lanetan urte eta erdi darama, eta aurretik 25 urte egin zituen Legorretako tailer batean; «lan asko egin genuen beti, baina bat batean, udako oporrak hartzen nituen egunean, lanetik bota ninduten. Oso gogorra izan zen hura».
Zaletasun bat.
Egunero lagunekin bizpahiru trago hartzea.
Pelikula bat.
Oraindik argitu gabe dagoen Iñigo Cabacasen auziari buruzkoa.
Liburu bat.
Jon Maiaren Riomundo.
Musika talde bat.
AC-DC.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren Itsasoari begira.
Janari bat.
Denetik jaten dut, baina, tomatea entsaladan ezin dut jan.
Edari bat.
Garagardoa edo sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Aezkoa ondo polita da.
Amets bat.
Lehen urrats bezala presoak Euskal Herrira ekarri, eta pixkanaka Euskal Herria aske ikustea.
Goierrik txoko bat.
Oidui.
Zaldibian biziko ez bazina.
Bizitzeko gogorra izan arren, Aezkoan.
Herriko alkate bazina…
Egiten dudan lana ondo egiten nahikoa lan badut!