Aitor Urbietak eta Maider Arregik irabazi dituzte Gipuzkoa Bertsotan txapelketako Zaldibiako saioak
Gipuzkoa Bertsotan sariketako bi saio jokatu dira gaur Zaldibiako Herri Antzokian. Lehenengo itzuliko bosgarren jardunaldia zen, aurreneko buelta bukatzeko azken aurrekoa (bihar Hernanin osatuko da itzulia). Goizeko saioa Aitor Urbieta zarauztarra izan da onena, eta arratsaldean Maider Arregi oñatiarra. Goizean, 11:30eko saioan, Herri Antzokia ez da bete entzulez. Bertso giro epelagoa izan da arratsaldean baino. Endika Igartzabal gabiriarrak kantatu du goizean, eta bigarrren sailkatu da. Goizeko eta arratsaldeko puntuazioak ezin dira alderatu, ordea; ez dituzte ariketa berdinak, nahiz eta bertso kopuru bera kantatu (12 puntuagarri, nola goizean, hala arratsaldean). Honela geratu da goizeko saioko sailkapena:
- Aitor Urbieta (289 puntu)
- Endika Igartzabal (280,5)
- Manex Mujika (276)
- Izarne Zelaia (267)
- Joritz Baztarrika (251,5)
- Gorka Etxeberria (245)
- Maider Arregi (242,5)
- Gorka Azkarate (237,5)
- Eneritz Artetxe (235,5)
- Gorka Maiz (231)
- Egoitz Aizpuru (229,5)
- Imanol Lizarazu Habana (219,5)