Ekobira azoka egiten ari dira Ordizian
Kutxa Ekoguneak antolatutako Ekobira azoka Ordizian da, gaur. Goiz eta arratsalde, Plaza Nagusian 20 bat postu ikusteko aukera izango da. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuarekin lan egiten dutenak eta haurrentzat tailerrak daude. Goizean 10:30etik 14:30era eta arratsaldean 17:30etik 20:00etara dago.
Mota askotako produktuak ikus eta eros daitezke. Haiei buruz informazioa jasotzeko modua ere badago. Ekologikoki hazitako txahalen okelarena, adibidez. Baserriko jogurtak, gozoak, haurrentzat osagarriak eta jantziak, garagardoa, liburu eta disko zaharrak… Plaza osoa hartuz daude postuak.