Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du gaur Antion
Iparraldeko Kalakan hirukoteak Elementuak izeneko lan berria plazaratu du. Disko berriak hamalau kantu ditu eta, beti bezala, ahotsak eta perkusioa dira lanaren oinarria. Diskoa Bilbon aurkeztu zuten apirilaren 25ean eta
The post Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du gaur Antion appeared first on Otamotz.
Iparraldeko Kalakan hirukoteak Elementuak izeneko lan berria plazaratu du. Disko berriak hamalau kantu ditu eta, beti bezala, ahotsak eta perkusioa dira lanaren oinarria. Diskoa Bilbon aurkeztu zuten apirilaren 25ean eta gaur kontzertua emango dute Antion. Iaz ere bertan izan ziren Kalakan taldekoak eta Antiok eskaintzen duen akustika bereziak harrapatuta, itzultzea erabaki dute.
Kontzertua 17:30ean hasiko da eta sarrera libre izango da, eliza bete arte. Denera 500 bat lagunentzako lekua egongo da bertan.
The post Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du gaur Antion appeared first on Otamotz.