
Udaberria Martxan egitasmoaren barruan Ordizia Urpekoak Saria antolatu dute bigarrengoz Ordizia K.E. Urpekoak taldekoek. Espainiako bederatzi taldetako 180 bat igerilarik parte hartuko dute. Ordiziako taldeko 39 igerilari lehiatuko dira. Txapelketak bi jardunaldi izango ditu: goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Majori kiroldegiko igerilekuan jokatuko da.
Jardunaldi bakoitzean hainbat proba bete beharko dituzte igerilariek. Behin proba guztiak beteta, dominen banaketa bideratzeko mundu mailako konfederazioak ezarritako taula aintzat hartuko dute igerilari onenak zeintzuk izan diren ebazteko. Hain zuzen, bi probetan lortutako puntuen batuketa egingo dute lehenengo hiru neskak eta mutilak zeintzuk izan diren jakiteko. Bigarren eta hirugarren postuetan geratutakoei kopa bana emango diete eta lehenengoei kopaz gain txapela jantziko diete.