Astero galdera bat luzatuko du, eta erantzun zuzena ematen dutenen artean saria zozkatuko du
Harpideak eta irakurleak dira
Goierriko Hitzaren zutabeetako bat, eta horregatik, beraien fideltasuna eskertzeko, lehiaketa antolatu egunkariak. Astero, astelehen goizean, galdera bat luzatuko du, eta erantzun zuzena ematen dutenen artean saria zozkatuko du.
Galderaren erantzuna
goierri.hitza.eus helbidean aurkitu ahalko da, egunkariak sarean zabaltzen dituen albisteen artean, eta edornork parte hartu ahalko du.
Behin webgunean galderaren erantzuna aurkituta, mezu bat bidali beharko da goierrisarean@hitza.eus helbidera, bakoitzaren izen-abizenak, telefonoa eta herria zehaztuta (derrigorrezkoa izango da datu horiek zehaztea)
.
Lehiaketari hasiera emateko lehen galdera hauxe da:
zein bi korrikalarik irabazi dute HITZA saria Zegama-Aizkorri mendi maratoian?
Erantzun zuzena ematen duzuenon artea Arimasagasti etxeko gazta bat zozkatuko da. Bidali zure erantzuna osteguna, maiatzak 21, 16:00ak baino lehen eta parte hartu zozketan! Saridunen izenak ostiralean jakinaraziko dira, bai
Goierriko Hitza egunkarian eta baita sarean ere.
LEHIAKETA
- Galdera: zein bi korrikalarik irabazi dute HITZA saria Zegama-Aizkorri mendi maratoian?
- Bilatu erantzuna goierri.hitza.eus helbidean
- Bidali zure erantzuna goierrisarean@hitza.eus helbidera
- Izen-abizenak, herria eta telefonoa zehaztuta
- Saria: Arimasagasti etxeko gazta bat
- Epeak: parte hatzeko azken eguna, osteguna, maiatzak 21, 16:00ak baino lehen
- Saridunak: ostiraleko Goierriko Hitza egunkarian eta goierri.hitza.eus helbidean