AEK-ren txiste eta pasadizo lehiaketan parte hartzeko azken egunak dira
Euskara eta umorea ardatz hartuta, Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak txiste eta pasadizo lehiaketa antolatu du, 24. urtez. Lanak aste honetan, hilaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira. Txiste zein pasadizoek, «euskaraz, batuan edota euskalkian» idatziak izan behar dute, eta 16 urtetik gorako edonork parte har dezake. Epaimahaia berriz, Goiztiri AEK-ko ikasleek osatuko dute.
Lanak e-postaz bidali behar dira goierri@aek.org helbidera, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa jarrita. Sariei dagokionean, hiru lanik onenek jasoko dute ordaina. Irabazleak, 5 lagunentzako afaria jasoko du Ataungo Urbitarte sagardotegian; bigarrenak 2 lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharten; eta hirugarrenak tablet bat.
Palindromo liburua
Bestalde, hil honetan, Markos Gimenoren 131 aza palindromo ariketen liburua zozkatuko du Goiztiri AEK-k. Gimeno, Beasainen izan zen pasa den astean, hitzaldi bat ematen. Erantzun beharreko galdera hau da: «Zer da palindromoa?». Erantzunak, goierri@aek.org helbidera bidali behar dira, izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta.