Artisau garagardo topagunea egingo dute hilaren 29an eta 30ean Iparragirre plazan
Hilaren 29an, ostirala, 19:00etan irekiko dute azoka. Postu bakoitzean pintxo bat eskainiko dute. 22:00etan kontzertua egongo da. Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Goierri garaiko produktu ekologikoak salduko dituzte eta garagardoa egiteko produktuak
The post Artisau garagardo topagunea egingo dute hilaren 29an eta 30ean Iparragirre plazan appeared first on Otamotz.
Hilaren 29an, ostirala, 19:00etan irekiko dute azoka. Postu bakoitzean pintxo bat eskainiko dute. 22:00etan kontzertua egongo da. Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Goierri garaiko produktu ekologikoak salduko dituzte eta garagardoa egiteko produktuak erakutsiko dituzte. 14:00etan bazkaria egingo dute Hokaba tabernan. Parte hartu nahi dutenek tabernan bertan eman behar dute izena edo 647 96 33 76 zenbakira deitu. 18:00etan garagardo postuak irekiko dituzte eta 19:30ean kontzertua egongo da. Bukatzeko, 21:30ean Athleticen eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala emango dute pantaila erraldoian. Butifarra, hanburgesak eta Urola Garaiko produktuak egongo dira, bertan afaldu nahi dutenentzat.
The post
Artisau garagardo topagunea egingo dute hilaren 29an eta 30ean Iparragirre plazan appeared first on
Otamotz.