Gaikako bilketa ia bikoiztu egin da Goierrin azken lau urteetan
Zero Zabor Ingurumen Babeserako elkarteak Sasieta Mankomunitatean izandako bilakaera oro har "oso ona" izan dela dio
Goierriko 22 herrietan %34an zegoen gaikako bilketa agintaldia hasi zenean eta 2014an %58ra iritsi da, bikoiztu egin da gaikako bilketa Goierrin. Ainhoa Arrozpide Zero Zabor Ingurumen Babeserako elkarteko kidearen hitzetan, «Gipuzkoa osorako 2016rako jarritako helburua ia bi urteko aurrerapenarekin iritsi da Goierrira». Helburua %60 zen.
Dena dela, datuetan ezkutatzen diren itzalak argitara eraman dituzte. Arrozpidek dioenez, «urrats erabakigarririk egin ez duten udalerriek datu orokorra are hobea izatea galarazi dute». Beasain, Zumarraga eta Urretxu udalerriez ari dira. «Hiruen artean Sasieta Mankomunitateko bizilagunen ia erdia zenbatu daitezke eta datuetan pisu handia dute. Espero dezagun hurrengo urteetan aurrera egiteko bideren bat topatuko dutela».
Bihar albiste osoa Goierriko Hitzan