Karmele Arruabarrena, erdian
EAJk Karmele Arruabarrena izendatu du Segurako alkatetzarako hautagai; gaur arratsaldean egingo dute aurkezpen ofiaziala, hautagaiarena, zerrendako gainerako kideena eta udal eta foru hauteskundeetarako prestatu duten programarena. Aurkezpena 19:00etan izango da, kultur etxe zaharrean (gaur).
Segurako EAJk aurreratu duenez, hamar puntu izango ditu Segurako Udalerako prestatu duten programak:
1. Atez ateko zabor bilketaren aurka daude; 5.edukiontzia bultzatuko dute.
2. Herritarrekiko harremana areagotuko dute
3. Udal lanpostuen kontratazioan aukera berdintasuna bermatuko dute
4. Eskoletako trafiko arazoei irtenbidea emango diete
5. Tenis zelaia egokituko dute kirol mota ezberdinak egiteko
6. Etxebizitza hutsen alokairua bultzatuko dute, IBI-aren igoerarekin zigortu gabe
7. Jubilatuek erabakiko dute zer nolako ospakizuna nahi duten bere egunean
8. Bola-lekua (Gernika kalea) konponduko dute
9. Erreboteko eraikina botako dute
10. Kultur ekintzak bultzatuko dituzte