Martxan jarriko dute San Gregorioko igogailua
Bihar, 12:00etatik aurrera San Gregorio eta Esteban Orbegozo auzoak lotuko dituen igogailua martxan jarriko du Zumarragako Udalak. Ispilla kiroldegiaren ondoan dago, gasolindegiaren ertzean. Lanen aurrekontua 164.321 eurokoa izan da eta
The post Martxan jarriko dute San Gregorioko igogailua appeared first on Otamotz.
Bihar, 12:00etatik aurrera San Gregorio eta Esteban Orbegozo auzoak lotuko dituen igogailua martxan jarriko du Zumarragako Udalak. Ispilla kiroldegiaren ondoan dago, gasolindegiaren ertzean. Lanen aurrekontua 164.321 eurokoa izan da eta Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzari esker eraiki dute. Irisgarritasunaren hobekuntzari lotuta dago igogailua eta Zumarragako beheko auzoak goikoekin lotuko ditu. Bukatzeke daude goiko aldean, igogailutik ateratzerakoan, oinezkoen bidea erraztuko duen arrapalen eraikuntza; aurretik eskailerak egon dira bertan eta horiek kentzeko lanetan ari dira. Bide batez, Euskal Herria Hiribideko 16 eta 19 zenbakietako eskailerak ere kentzen ari dira. Zumarragan kalean eraikitzen duten lehenengo igogailua da.
The post Martxan jarriko dute San Gregorioko igogailua appeared first on Otamotz.