PSE-EEko Iñaki Dubreuilek dei egin du, «igandean etxean dadila sozialista bakar bat ere geratu» .EH Bilduko Judith Garciak nekazaritza eta salmenta zuzena aldarrikatu ditu
Herrietako azokak gustuko izaten dituzte alderdi politikoek hauteskunde kanpainetan. Herritarrengandik gertu, herritarrei eskura beraien mezuak zabaltzeko aprobetxatzen du alderdi gehienek. Gaurko kasua, Ordiziakoa, horrelakoa izan da. EH Bilduko eta PSE-EEko ordezkariak elkartu dira bertan.
PSE-EE
11:00etan puntuan, azokako isiltasuna, PSE-EEko furgonetaren musikak hautsi du. Arritxu Marañon sozialista etorri da bertan. Iñaki Dubreuil Ordiziako alkategaia zain zuen. Euria goian behean aritu arren «gu alderdi indartsua gara, hori erakutsia dugu dagoeneko».
Dubreuilen esanetan, «igandean ez dadila sozialista bakar bat ere etxean geratu». Sozialista ordiziarraren esanetan, beraien programak «herritarrek nahi dutenari» erantzuten dio. «Hauteskunde hauetan ere konpromisoa berresten dugu. Gainera, ideia argiak ditugu, udaletxean urte asko daramagu eta. Herritarren ekarpenak ere jaso ditugu, eta guk herritarrei erantzun nahi diegu».
EH Bildu
EH Bilduko ordezkariak ere Ordizian izan ziren beraien proposamenak herritarrei zabaltzen. Judith Garcia, EH Bilduren batzar nagusietako Oria eskualdeko bigarrena izan da Ordizian. Nekazaritzaren eta salmenta zuzenaren aldarria egin du olaberritarrak. «EH Bildu Ordiziako etorri gara gaur, pentsatzen dugulako salmenta zuzena eta merkaturatze kanal motak sustatu behar direla. Ekoizleentzako oso interesgarriak da, prezio duinak eta kosteetan oinarritutako prezioa jartzeko aukera izaten dutelako». Era horretan, kontsumitzaileei dei egin die, produktoreari zuzenean erosteko, «bai produktu freskoak eskuratzeko aukera daukatelako, garaian garaikoa. Askotan, munduko beste puntatik ekartzeak daukan gain kostu energetikoa ekiditen dugulako».