Aldundiak ez du onartu Olaberriko tiro zelaia legeztatzeko proposamena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak ez du onartu Olaberriko tiro zelaia legeztatzea. Atzo egindako bileran Olaberriko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren txostena zuten aztergai, besteak beste. Planean aurreikusten diren jarduketa berri guztiak onetsi ditu, beste erakunde batzuek (Eusko Jaurlaritzak, Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazio HIdrografikoak) egindako eskakizunekin batera.
Tiro zelaia ixteko agindu zuen iazko ekainean Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak. Orain, udalak aurkeztutako Plan Orokorrean ere ez du legeztatzea ahalbidetuko aldundiak. Ingurumenean duen inpaktua argudiatu du Diputatuen Kontseiluak arrazoitzat, Ingurumenko eta Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzaren txosten batean oinarrituta.
Erlazionatutako edukiaOlaberriko tiro zelaia ixteko agindu du Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak