Ekainaren 1ean hasiko dira Legazpiko Kale Nagusiko obrak
Legazpiko Udalak Kale Nagusia oinezkoentzat egokitu behar du. Obrak ekainaren 1ean hasiko dira. Lanak Construcciones Moyua enpresak egingo ditu eta, gutxi gorabehera, bost hilabete iraungo dute. Kale Nagusia eta Nafarroa kalea autoei itxita egongo dira. Zamalanetarako bakarrik irekiko dira, 07:00etatik 13:30era. Taxi geralekua Plazaola kaleko 10. zenbakira eramango dute (Xarpot taberna parera).