Elustondo anaia-arrebek lehen diskoa aurkeztu dute
Agurtzane eta Jon Elustondo legazpiarrek lehen diskoa aurkeztu duten gaur Donostiako Elkar dendan. Agurtzane, Laja handiaren ikaslea da eta urte asko daramatza anaiarekin trikitixa jotzen. Lehen disko honetan, Martin trikitilariaren piezak grabatu dituzte. Diskoak zortzi abesti ditu: Non gara?, Trantiketan, Perkaxa, (H)egoekin hegan, Dortokak eta zaldiak, Bidaia handiak, Begi bat ireki da eta Saltamatxinoa. Dagoeneko elkar.eus webgunean salgai dago, 13,5 eurotan.