Hauteskundeetako emaitzak emango ditu Goierriko Hitzak bihar
Astelehenean egunkari berezia argitaratuko du eskualdeko emaitza guztiekin
Bihar egingo diren udal eta foru hauteskundeen inguruko jarraipen berezia egingo du bihar Goierriko Hitzak. Herriz-herriko emaitzak emango ditu iluntzean hasita, eta astelehenean egunkari berezia argitaratuko du. Herrietako emaitzak eta kronikak jaso ditu egunkariak, eskualdean gertatzen denaren berri emateko.
Sare sozialetan ere izango du presentzia Goierriko Hitzak, twitterren #m24 traola erabilita. Zuk ere zerbait jakinarazi nahi baduzu erabili #m24 traola!
Azken asteetan Goierriko udaletara aurkeztuko diren alderdiei errepasoa egin die Goierriko Hitzak:
- Irabazi: Aldaketaren lemazain aurkeztu dira
- PP: Boto “sinbolikoaren bila” doa PP
- Hauesle zerrendak: Herri hautagaitzak, hautesle elkarteetan gorpuztuta
- PSE-EE: Sozialisten argazkiak lau irudi ditu Goierrin
- EAJ: Aginte makilak berriz hartzea, EAJren erronka
- EH Bildu: Duela lau urteko olatuaren indarra, EH Bilduren neurrira













