
Legazpiko udal euskaltegiko mintzalaguna egitasmoak ekitaldi berezi batekin agurtzen du urtero ikasturtea eta aurten Mikel Martinez aktorea gonbidatu dute. Helduentzako ipuinak kontatuko ditu, ostegunean, 20:00etan, kultur etxean. Ekitaldia Udalak eta Zingi Zango euskara elkarteak antolatu dute eta nahi duten legazpiar guztiek parte har dezakete.