Jakintza Ikastolan azterketak egitekoak ziren gaur, baina bertan behera utzi dituzte ikasle faltagatik
Elkarretaratzeko une bat, arratsaldean / Maialen Igartua
Jakintza ikastolako ikasleen gurasoek deituta elkartu dira,
Lomceri ez! lelopean. Gurasoak pozik agertu dira azterketarik ez egitea lortu dutelako gaur, baina, hala ere, beharrezkoa ikusi dute legearen aurka protesta egitea. Lomceren baitako azterketen helburua «hezkuntza zentralizatzea eta kontrolatzea» dela salatu dute gurasoek, eta alor pedagogikoan «sekulako inboluzioa» eragingo dutela gaineratu dute.
Jakintzako gurasoen hitzetan, oinarrizko hezkuntzan «ikasleen segregazio goiztiarra» bideratzen du Lomce legeak. Horregatik, gaurko lorpenaz gaindi, legearen aurka borroka egiten jarraituko dute. Bihar berriz elkartuko dira, 19:00etan, Ordiziako plaza nagusian.
Ordiziako Jakintza Ikastolaz gain, Beasaingo Murumendi ikastetxea ere Gipuzkoan aukeratu dituzten 30 zentroen artean dago.